2002/06/15
TOMATES

Ortu batean, tomateak, azenarioak, eta letxugak bizi ziren lasai. Egun batean tomateak ureztatzeari uzten diote. Ur beharra dela eta, bi tomatek, beste nonbaitera joatea erabakitzen dute, ur bila... Lehiaketan europar finalerako hautatu gintuzten (Frantzia, Italia, Herbereak, Belgika, Danimarka bezalako herriek hartzen zuten parte). Gero finalean eskuhutsik geratu ginen.
Gidoia eta produkzioa Ortzik burutu zuen, gidoiaren lantzea eta grabaketa bion artean egin genuen; tomateen ahotsak eta edizioa nire kargu geratu zen. Hiru egun eskasetan bukatu genuen guztia, lehiaketaren data mugatzat geneukalako. Iraupena 4´45´´, azpitituluak erderaz eta ingelesez.
