2004/02/15

GEZURTIA

Atomoog taldearekin egindako lehenengo bideoklipa, Gezurtia abestiarena (musika: Atomoog, hitzak: Iker), "Zerutik eskegita" diskarena. 2004. urteko otsailean arratsalde bakar batean grabatu genuen, lokaleko bonbila xelebreaz argiztatuz. Muntaia hilabete eta erdikoa izan zen, nahiko neketsua. Irudiak oso estatikoak ziren, eta hoietatik mugimendua atera behar izan nuen musikaren erritmoa oinarritzat hartuz. Bonbilaren posizioarekin ere jokatu nuen, honen mugimenduan bideoaren konposizioa oinarrituz. Bideoan agertzen den armiarma ez dugu berriz ere ikusi. Gaztelu Zoroa lokaletan grabatuta dago, eskerrak Exhale taldeari. atomoog.blogspot.com

Iraupena: 3´47''
Atomoog "Gezurtia" "Zerutik eskegita" diskatik
Ingelesezko azpitituluak

Konpresio ezberdinak:
Quicktime(2,1Mb) , Quicktime(8,6Mb)








<< Home
Locations of visitors to this page

This page is powered by Blogger. Isn't yours?