2004/11/15

GARDEN 1999-2001

Ordu t'erdiko iraupena duen dokumentala nire taldea izan zenaren historiaren inguruan: Garden. 1999. urteko hasierako lehenengo entseiuetatik, 2001. urteko ekainean emandako azken emanaldira arte. Taldea osatzen genuenak hauexek ginen: Iker (bateria), Aitor (baxua), Oskar (kitarra eta ahotsa) eta ni, Beñat (kitarra).

Lan hau burutzeko ia bi urteko lana behar izan dut.



Iraupena: 4´04''
"Zu" abestiaren bideoklipa, emanaldi akustiko ezberdinen irudi ezberdinak nahastuz. Bideo hau dokumentalaren amaieran agertzen da, kredituen ondoren. Abesti hau neuk idatzi nuen.
Konpresio ezberdinak:
Quicktime(3,2Mb) , Quicktime(9,2Mb)



Iraupena: 3´21''
"Neoliberalismo" abestiaren bideoklipa, emanaldi ezberdinen irudi ezberdinak nahastuz. Bideo hau dokumentalaren aurkepenean agertzen da. Abesti hau neuk idatzi nuen.
Konpresio ezberdinak:
Quicktime(2,6Mb) , Quicktime(7,6Mb)



Iraupena: 4´50''
Portishead trip-hop taldearen "Over" abestiaren bertsio akustikoa. Bideo hau ez da dokumentalean agertzen, baina bai dvd-an extra gisa.
Konpresio ezberdinak:
Quicktime(3,7Mb) , Quicktime(11Mb)











<< Home
Locations of visitors to this page

This page is powered by Blogger. Isn't yours?