2006/01/15

ATOMOOG

Blog honetan jadanik agertutako "Gezurtia" bideoklipaz aparte, beste hiru bideoklip egin ditut Atomoog musika elektronika egiten duen talde gasteiztarrarekin. Lau bideoaklipak "Zerutik eskegita" (Abril 2006, Gaztelupeko Hotsak) diskarenak dira.

1- NI (zerutik eskegita)

Bideo hau nere bideoanimazioaren ikerketaren gaiurra da. "A corte" editatuta eta ez du frame-ik errepikatzen. Hilabete t´erdi prestatzen ibili ginen grabaketa osoa bi egunetan egin ahal izateko. Gasteizen grabatu eta editatuta 2005. urteko maiatza eta ekaina bitartean. Lan hau orainrte egindakoen artean esfortsu gehien kostatu zaidana izan da.


2- NAT ERRUA MIX

Lehena "Nat errua mix" Kattya Arenzana Mertxanen ideia batean oinarritzen da, irudietan agertzen dena. Seignossen grabatuta dago, Frantziako Landetan, L´Etang Noir eta La plage du Penonen. 2004. urteko azaroan hasi ginen grabatzen eta 2005-eko ekainan bukatu.

3- PARE BAT ZORO KENDUTA

Zuribeltzean egindako bideoklip honetan Atomoog taldea "Pare bat zoro kenduta" abestia jotzen ikus dezakegu. Edizioak irudian lauki ezberdinen mugimenduarekin jolasten du.

Bideoklip hau 2005eko azaro eta 2006ko urtarrilaren artean egin nuen Atomoogen "Zuzenean" zuzeneko dvdaren extren barne agertzen da. Zuzeneko bideoa 43´04'' irauten du eta Gasteizen 2005.urteko uztailaren 21ean emandako emanaldia biltzen du. Atomoogen blogean zuzeneko honen zati bat ikus daiteke, "Gogoetak" abestia hain zuzen. Bertan taldea jotzen ikus daiteke eta baita zuzeneko proiekzioak.

Bideoa Quicktimen ikus daiteke konpresio ezberdinekin, baita flash formatoan beherago:







<< Home
Locations of visitors to this page

This page is powered by Blogger. Isn't yours?